Eskola kontzentrazioak dauden 36 herrietako udalei 825.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Hala Irurtzungo Udalak 48.349,93 euro jasoko ditu; Etxarri Aranazkoak 16.899 euro eta Olatzagutikoak, azkenik, 938,83 euro. Eskola kontzentrazioetan ikastetxea dagoen herriko ikasleez aparte inguruko herrietako ikasleak hartzen dituzte. Udalei horrek sortzen dien kostuagatik jasotzen dute udalek aipatu diru-laguntza.