Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Nafarroako Foru Poliziaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza-protokolo bat sinatu dute gaur Arkauten. Hala, bi polizien arteko lankidetza formalizatu eta arautu da. Bide batez, dagoeneko existitzen diren harremanak finkatzeko eta programa, plan, estrategia, material eta teknologian elkarrekiko laguntzan sakontzeko. Orain arte Altsasuko polizia-etxea eta Ertzaintza neguko bide-zaintzan eta genero-indarkeria kasuetan aritu izan dira elkarrekin.
Protokoloaren testuan jasotzen denez, koordinazioa beste eremu batzuetara zabalduko dute: polizia-prozedurak eta - operatiboak, antolatutako sare kriminalen kontrako borroka eta prebentzioa, ohiko delinkuentzia, zirkulazio-bideak moztea (baldin eta autonomia-erkidego biei eragiten badiete), eta abar. Urgentziazko eta ohiko komunikazio bideak ere zehaztuak gelditu dira.