Odei Juango Espainiako Txapelketetara

Guaixe 2014ko ekainaren 26a

Odei Juango, Rural Kutxako beste taldekide batzuekin.
Nafarroako selekzioan arituko da lakuntzarra

Asteburuan Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira Ponferradan. Afizionatuen mailako Nafarroako selekziorako Rural Kutxa talde sakandarrean dabilen Odei Juango lakuntzarra hautatu dute. Berarekin batera Julen Amezketa (Seguros Bilbao), Imanol Lafuente, Mikel Ezkieta eta Mikel Azkoiti (Lizarte), Iosu Zabala (Rural Kutxa), Sergio Rodriguez (Gipuzkoa) eta Fermin Brieva (Telcom-Gimex) ariko dira. Larunbateko 146 km-ko lasterketan ariko dira.

Bestalde, aipatzekoa da Rural Kutxa talde amateurreko ia plantilla guztia lehiatuko dela Espainiako Txapelketan, 4 txirrindulari izan ezik. Rural Kutxako talde kontinental profesionala ere arituko da.

Imanol Erbiti baita ere
Movistar Team taldean dabilen Imanol Erbiti hiriberriarrak ere parte hartuko du Espainiako Txirrindularitza Txapelketan. Erbiti ostiralean jokatuko den 47 km-ko erlojupekoan ariko da eta igandeko 200 km-ko lasterketan.