Iker Mintegi eta Fermin Azkargorta txapeldun Basaburuan

Guaixe 2014ko ekainaren 26a

Basaburuan lehiatu ziren Sakana Triatloi Taldeko kideak.
Basaburuako Duatloian maila bikaina eman zuten Sakana Triatloi Taldekoek

Garagarrilaren 15ean Basaburuako Duatloia jokatu zen Gartzaronen. Sakana Triatloi Taldekoek primerako lana egin zuten. Iker Mintegik kimuen mailako duatloia irabazi zuen (km 1 korrikan, 3,1 km txirrindulan eta 500 m korrikan) eta Fermin Askargortak haurren mailakoa (2 km korrikan, 7,5 km txirrindulan eta km 1 korrikan). Horretaz gain, Iñigo Maiza 3.a izan zen kadeteen proban (4 km korrikan, 11,3 km txirrindulan eta 2 km korrikan) eta Leire Maiza 4.a haurren mailako emakumezkoen duatloian. Ander Villalobosek eta Xabier Borregak ere lan txukuna egin zuten.