High Voltage tourraren barruan La Banda del Jefe Bigun taldeak gaur geldialdia eginen du Altsasun. Rikardo Aretak, Ismael Katak, Longi Anduezak eta Ibai Hernaizek osatzen dute taldea. Urtzi tabernan gaur 70 eta 80ko hamarkadetako rock eta heavy klasikoen bertsioak joko dituzte. Taldeak duela hiru urte argitaratu zuen zuzeneko diskoa eta han ere makina bat bertsio jaso zituzten Tequila, Miguel Rios, Rolling Stones, Deep Purple, Barricada edota AC/DCrenak. Zuzeneko indartsuan azken horien doinuak arituko dira.