Otsailean hasi zen langabetuen kopurua murrizten, eta lau hilabetetan 120 pertsona dira zerrendan ez daudenak (102 gizonezko eta 18 emakumezko). Sakana langabeen %54,4 emakumezkoak dira (914, aurreko hilean baino 6 gutxiago) eta gainontzeko %45,6 gizonezkoak (766, 17 gutxiago). Adinari dagokionez, langabetuen %55,76k (752, 20 gutxiago) 45 urte edo gehiago ditu. 25 eta 44 urte artekoen adin multzoa da langabe gehien duen hurrengo adin tartea, %42,92 (721, 24 gutxiago). Azkenik, 25 urtez azpikoen taldea dago, %12,32 (207, 21 gehiago). Sakanan Nafarroako langabeziaren %3,42 genuen maiatzean (herrialdearen %3,22 populazioa gara).
Sektoreak
Zerbitzuen arloan pilatzen dira sakandar gehienen lan eskaerak %58,27 (979, 5 gutxiago). Industrian aritzeko eskaerak %26,07 dira (438, 14 gutxiago). Eraikuntzan lan egiteko prest daudenen eskaerak %6,96 dira (117, 16 gutxiago). Lehen sektorerako eskaera kopurua %1,9 da (32, 2 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarrak %6,79 dira (114, 10 gehiago).
Langabezia herrika
Herria Langabetuak Aldea
Arakil 66 -1
Irurtzun 189 +13
Irañeta 9 -1
Uharte Arakil 62 +3
Arruazu 2 -1
Lakuntza 81 -4
Arbizu 78 +4
Ergoiena 12 +1
Etxarri Aranatz 161 -14
Bakaiku 18 0
Iturmendi 21 -1
Urdiain 32 -3
Altsasu 786 -10
Olatzagutia 135 -8
Ziordia 28 -1
Sakana 1680 -23