Sakanako Gozamenez Koordinakundeak antolatuta, Irurtzungo, Uharte Arakilgo, Lakuntzako, Etxarri Aranazko eta Altsasuko igerilekuek ur festa goxo bana hartuko dute. Hilabete honetan izanen dira gazteei zuzendutako eskaintzak. Afaria (ogitartekoa eta freskagarria 3 eurotan), musika, jolasak eta ikuskizunak iragarri ditu Koordinakundeak. Antolatzaileek gazteendako une dibertigarriak iragarri dituzte eta parte hartzera gonbidatu dituzte gazteak. Ur festa goxo guztiak 21:00etan hasiko dira.
Ur Festa Goxoak Gozamenez programaren zati dira. Sakanako Gozamenez Koordinakundeak gazteei sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta aberasgarria eskaini nahi die. Gozamenez programak gazteen artean sexualitateari buruzko hausnarketa eta arlo ezberdinen inguruko eztabaida sustatzea du helburu. Horregatik, publikoak eta ohikoak diren espazioetan sexualitatearen presentzia azaldu nahi du.
Egutegia
Data Herria
Garilak 3, osteguna Irurtzun
Garilak 16, asteazkena Uharte Arakil
Garilak 17, osteguna Altsasu
Garilak 23, asteazkena Etxarri Aranatz
Garilak 24, osteguna Lakuntza