Kadeteek larunbatean Lacturale Trofeoa dute jokoan Undianon, 11:00etan (58,2 km). Juniorrek, berriz, larunbatean Aiegin dute lasterketa, 17:00etan (78 km). Afizionatuek igandean 95. San Pedro Saria jokatuko dute Irunen, 9:30ean (125 km), eta igandean Atarrabiak hartuko du Migel Indurain martxa zikloturista, 8:00etan (173 km).
Bestalde, larunbatean BTT lasterketa jokatuko da Zangozan. 16:30ean kategoria txikiko proben txanda izango da eta 17:00etan proba nagusiena.