Iñaki Garmendia azkarrena Migel Indurain martxan

Guaixe 2014ko ekainaren 30a

Martxa zikloturista ezaguneko ibilbide laburrean gailendu zen olaztiarra

Igandean Migel Indurain martxa zikloturista jokatu zen Atarrabian. 1.200 txirrindularik parte hartu zuten, 800 ibilbide motzean (104 km) eta 400 ibilbide luzean (184 km). Tartean hainbat sakandar aritu ziren. Proba ez lehiakorra da, baina ibilbide motza egiten –tartean Pizzea, Mezkiriz eta Erro portuak gainditu behar izan zituzten– Iñaki Garmendia olaztiarra izan zen azkarrena. 29 urteko gazteak aitortu zuenez, lehen zatian eroso ibili zen, baina ondoren eguraldia okertu zen eta okerrago aritu zen. Ibilbidean gurpil zolaketak ohikoak izan ziren eta erorikoren bat edo beste ere izan zen.
Bestalde, proba luzean Jose Angel Mitxelena lesakarra izan zen azkarrena.