Salaberriarendako, bigarrenez, Etxepare Saria

Guaixe 2014ko ekainaren 30a

Leire Salaberria andoaindarrak lehiaketara aurkeztutako Hiltzaileak albuma saritu du Etxepare Sariko epaimahaiak. Aurkeztutako 25 lanen artean aukeratu dute Salaberriarena: “autoreak beldurra eta egonezina sentiarazteko gai den narrazioa eraiki du. Hitza eta irudia primeran uztartzen ditu eta intrigari eusten dio istorioa amaitu arte. Amaiera borobil bezain lasaigarri batez ixten du trama, irakurlea jokoaren partaide bihurtuz”. Egileak 5.000 euro jaso ditu eta albuma udazkenean Pamiela etxearekin argitaratuta ikusiko du.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Nafarroako beste toki erakundeetakoekin batera antolatutako literatura lehiaketa da Etxepare Saria.

Aurreko edizioetako saridunak:
www.etxeparesaria.net/saridunak.asp