Haurrak goiaingeruari aurkezteko epea zabalik

Guaixe 2014ko uztailaren 1a

Ekitaldia garilaren 20an izanen da, 12:30ean, Aralarko santutegiko meza nagusiaren barruan.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak 11. aldiz haurrak Aralarko goiaingeruari aurkeztu eta haren musua jasotzeko ekitaldia antolatu du. Gaur egungo elizaren araudiak umeak haien parrokietan bataiatu behar direla dioenez, guraso askok santutegiarekiko duten lotura handia mantentzeko modua da haurren aurkezpena, "ospakizuna haur guztiei zuzenduta dago".

Aurkezpenaren ondoren haur bakoitzak bere izena eta San Migelen lagun izendapena duen pergamino bat jasoko du. Pergamino horiek behar bezala prestatu ahal izateko aldez aurretik izena ematea eskatu dute kofradiatik. Horretarako santutegian dauden txartela bete edo kofradiako buru Jose Mari Ustarrozi eman beharko zaio, garilaren 15a baino lehen.