Gaur goizean egin da Euskararen Nafar Kontseiluaren bilera. Kontseilu-kideetako batzuek proposatutakoaren haritik, komunikabideen inguruan planteatutako proposamen aztertu da. Gaurko bileran Euskararen Nafar Kontseiluak erabaki du hedabideei euskara erabiltzeagatik ematen zitzaizkien diru-laguntzak berreskura daitezen eskatzea Nafarroako Gobernuari. Gainera, euskarazko hedabideen lanarekiko aitorpena behar adinako finantzaketa egonkorrean mami dadila eskatu dute kontseilu-kideek.
Gaurko bileran ere hiru batzorde osatzea erabaki da: terminologia eta toponimia, soziolinguistika eta, azkenik, helduen euskalduntzearen batzordea.