Igandean 29. Nazioarteko Atletiko San Sebastian Triatloia jokatu zen, Onditz Oroituz (1,5 km igerian, 4 km bizikletan eta 10 km korrikan). Parte-hartze handia izan zuen probak, 627 triatleta iritsi baitziren helmugara. Atzerritarrak izan ziren nagusi, Jake Birthwhistle (1:55:28) eta Sarah-Anne Brault (2:15:07) buru zirela. Sakana Triatloi taldeko Juantxo Azurmendi 316.a izan zen (2:35:12), Alberto Martinez de Lagran 327.a (2:35:59) eta Iñaki Gallego 370.a (2:38:18).