Hezkuntza Departamentuak udaberri hasieran jakinarazi zuen haur eskolendako hitzartua zuen diru-laguntzaren %30 ez zuela ordainduko. Kaltetutako udalen artean Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu eta Altsasu zeuden. Egoera hori zuzentzeko ostiralean Nafarroako Parlamentuak UPNren kontrako botoekin 0 eta 3 urte bitarteko haur eskolendako legea onartu zuen.
Horren arabera, departamentuak kudeaketa gastuetarako hitzemandako diru-laguntza osorik ordaindu beharko du. Hurrengo urteetan diru-laguntza horiek ikasturtearen barruan ordaindu beharko direla ere jaso da legean.