Sariak banatuz despeditu da irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina

Guaixe 2014ko uztailaren 3a

Liburu egunarekin hasi eta astelehenean bukatu zen Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) kanpaina. Irurtzungo, Lakuntzako, Arbizuko, Urdiaingo, Altsasuko, Olatzagutiko eta Ziordiko liburutegietatik pasa, euskarazko liburua hartu eta irakurri eta gero hari buruzko iritzia fitxa batean ematen zutenek txartel bat jaso dute. Harekin euskarazko liburu bat %25 merkeago erosteko aukera zuten. Liburua prezio erdian erosteko aukera zuten Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneko eta Bierrik fundazioko kideek.

Kanpainan azken hilabetean parte hartu duten guztien artean liburuak erosteko 30 euroko lau txeke zozketatu dira eta sarituak honakoak izan dira: Anita Krebs (Irurtzun), Alberto Izagirre (Arbizu), Eneida Carreño (Altsasu) eta Haizea San Roman (Altsasu). Aurreko hilean ere beste horrenbeste txeke zozketatu zituzten.

Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren babesarekin garatu da IGO kanpaina. Aizpea, Kima, Bierrik, EHE eta AEK (Mintzakide) erakunde euskaltzaleak ere parte hartu dute ekimenean.