Garikoitz Flores-Iñaki San Migel bigarrenak Etxaurin

Guaixe 2014ko uztailaren 3a

Etxauriko Bailarako Rallysprintean lehiatu ziren 17 pilotuen artean bigarren postua lortu zuten sakandarrek

6 eskuderia ezberdinetako 17 pilotu lehiatu ziren 1. Etxauriko Bailarako Rallysprintean. Olaztiko Rallysprinta irabaztetik zetozen Mattin Villaresek eta Andoni Blasek (Clio Sport) irabazi zuten proba (11:00.800). Antolakuntzak prestatutako 6,8 km-ko eremu ikusgarri eta azkarra hirutan gainditu behar izan zuten pilotuek, eta irabazleak hiru pasadetatik bitan izan ziren azkarrenak. Bigarrenak Garikoitz Flores lakuntzarra eta Iñaki San Migel kopilotua izan ziren (Mitsubishi Lander Evo VI), 5 segundora (11:05.600).

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Juan Jose Sanz-Javier Goikoetxea 5.ak izan ziren (Clio Sport, 11:30.900), Imanol Oskoz-Arkaitz Irigoien 9.ak (BMW 320i, 12:00.200) eta Andoni Lopez de Sabando-Ekaitz Jarones 10.ak (205 GTi, 12:02.700).