Sakanako Mankomunitateak udan burutzeko bi jarduera berezi antolatu ditu uztailaren bukaerarako eta abuztuaren hasierarako: Etxarri Aranazko ibaian piraguismoa lantzeko aukera eta Urbasako Laminatutu (Olazti) eta Cristinos (Larraona) kobazuloetan espeleologian murgiltzea.
Piragua ikastaroa uztailaren 30ean, 31n, abuztuaren 1ean, 2an eta 3an gauzatuko da, goizez. Eta espeleologia irteerak abuztuaren 1ean, 2an eta 3an, arratsaldez. Irakasleak Sakana Experience-eko monitoreak izango dira. Aipatu ikastaroak lagun edo familia artean egiteko aproposak dira, baino bakarka ere eman daiteke izena. Piragua edo espeleologia artean aukeratu daiteke, edo bi proposamenetan izena eman. Ikastaroa euskaraz izango da, baino norbaitek ez badu ulertzen gaztelaniaz zuzenduko zaio.
Uztailak 23
Izena emateko epea, Mank-eko kirol zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com). Piragua ikastaroa egiteko 10 euro ordaindu beharko dira eta espeleologia irteeretarako 5 euro (Euskadiko Kutxa, 3035 011693 116.0.00332.8 kontu zenbakia).