Tropela.net-en 10. Tourra

Guaixe 2014ko uztailaren 3a

Tropela euskara eta informatika elkarteak www.tropela.net webgunean 2014ko Frantziako Tourreko lehiaketa abian jarri du.

Larunbatean hasiko da Frantziako Tourra eta 10. urtez www.tropela.net bidez han izena ematen dute parte-hartzaileek itzulia zeinek irabaziko duen esateko aukera izanen dute. Pasa den urtean 14.665 kiniela osatu zituzten web orren bidez eta aurten marka hautsi nahi dute. Web orrira sartu eta erabiltzaile bakoitzak kiniela bakarra osatzeko aukera izanen du. Hartan bere gogoko txirrinudlarien izenak jarri beharko ditu. Etapa bakoitzaren ondoren eta taldeko txirrindularien arabera, parte-hartzailea puntuak pilatzen joanen da eta hala ostuko da sailkapen nagusia. Sailkapeneko nagusiarendako eta etapa bakoitzeko irabazleendako sariak izanen dira, baita parte-hartzaileen arteko sarien zozketa, Laboral Kutxaren babesletzari esker. Tropelatik jakinarazi dutenez, txirrindulari ralde hori osatu edo aldatzeko epea larunbatean 13:00etan despeditzen da.

Tropelaz
Elkartearen helburua euskara eta teknologia berriak uztartzea da txirrindularitzarako afizioa aitzakia moduan erabiliz.Tourraz aparte, Tropela.net web orrian Euskal Herriko Itzulia, Emakumeen Bira, Italiako Giroa eta beste hainbat proben inguruko kinielak osa ditzake parte-hartzaileak. Aurten, gainera, web orria katalanez, ingelesez, gaztelaniaz eta asturieraz jarri dute. "Hala eta guztiz, bertakoei euskara lehenesten jarraituko dugu eta kanpokoei euskara eta Euskal Herria erakustea ere nahiko genuke".

Sare sozialetan
Twitter: @tropela
Facebook: www.facebook.com/tropela