Sakandarrak Espainiako Txapelketetara

Guaixe 2014ko uztailaren 4a

Iosu Etxeberria, Ailetz Lasa eta Bakarne Gonzalez.
Iosu Etxeberria, Ailetz Lasa, Bakarne Gonzalez eta Maialen Aramendia hautatu dituzte Nafarroako selekziorako. Iosu Jaka eta Asier Etxeberria erreserban daude

Uztailaren 4tik 6ra bitartean  eskola eta kadete mailako Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira Jaenen. Nafarroako Txirrindularitza Federazioak Burunda Txirrindularitza Taldeko hainbat txirrindulari hautatu ditu selekzioa osatzeko.

Zehazki, haurren mailako gizonezkoetan Iosu Etxeberria iturmendiarra eta Ailetz Lasa ziordiarra daude hautatuen artean, eta erreserba moduan Iosu Jaka etxarriarra. Haurren emakumeen mailan Bakarne Gonzalez altsasuarra hautatu dute. Bestalde, kadeteetan Burunda klubean dabilen Eguesibarreko Asier Etxeberria erreserban dago. Eta emakumezkoen kadeteetan Gipuzkoako CAF taldean dabilen Maialen Aramendia hautatu dute, hain zuzen, Nafarroako txapelduna dena. Ea sakandarrek lan polita egiten duten.