Ostiralean tanta hotz batek uholdeak sortu zituen Elizondon eta Erratzun. Aurreneko herria urpean gelditu zen eta makina bat kalte sortu zituen. Kalteak ikusita asko izan ziren laguntzeko prestutasuna azaldu zuten sakandarrak. Etxarri Aranazko Udala ere autobusa antolatzekotan egon zen, baina larunbatean garbiketa lanak asko aurreratu zirela ikusita azkenik auzolan zabal hori bertan behera uztea erabaki zen.