Asteburuan eskola eta kadete mailako Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira Jaenen. Nafarroako selekzioan hainbat sakandar lehiatu dira.
Kadeteen emakumezkoen proban, 50,36 km-ko lasterketa zuten aurretik txirrindulariek. Nafarroako selekzioarekin, Maialen Aramendia iturmendiarra, Miriam Gardachal, Ruth Perez eta Ane Ollakarizketa aritu ziren. Lasterketa esprintean erabaki zen eta Sandra Alonso balentziarra izan zen lehena, Irene Trabazo galiziarraren eta Maialen Aramendia iturmendiarraren aurretik. Taldeka, Valentzia izan zen garailea (34 puntu) eta Nafarroa bigarrena (33 puntu). Gaztela eta Leonek osatu zuen podiuma (33 puntu). Aipatzekoa da, kadeteen emakumezkoen erlojupekoan Nafarroa izan zela txapelduna.
Gizonezkoen kadeteen proban Gaztela eta Leongo Pablo Velazquez izan zen garailea, helmugara bakarrik heldu eta gero. 11 segundora sartu zen tropela. Gorka Arbizu 17.a sailkatu zen. Taldeka, Katalunia izan zen txapelduna (22 puntu) eta Nafarroa 6.a (55 puntu). Kadeteen gizonezkoen erlojupekoan Kataluniak irabazi zuen txapelketa eta Nafarroa 9.a sailkatu zen.
Haurren mailan sakandar ugari
Haurren mailako emakumezkoen lasterketan, Euskadiko Saioa Gil izan zen azkarrena (19:24). Leire Maiza 31.a izan zen, Irantzu Beloki 32.a eta Barkarne Gonzalez 33.a. Euskadi izan zen talde onena, eta Nafarroa 9.a sailkatu zen. Eta haurren mailako gizonezkoen lasterketan, Carlos Linares balentziarrak irabazi zuen proba. Iosu Etxeberria 9.a izan zen helmugan eta Ailetz Lasa 19.a. Katalunia izan zen talde onena, eta Nafarroa, aldiz, 8.a.
Haurren mailakoak ere gynkanan lehiatu ziren. Emakumezkoetan Saioa Gil izan zen onena. Joana Irastorza 31.a sailkatu zen, Bakarne Gonzalez 33.a, Leire Maiza 34.a eta Irantzu Beloki 35.a. Euskadi izan zen talde onena, eta Nafarroa 11.a. Eta haurren gizonezkoen mailako gynkanan Sergio Trueba kantabriarra gailendu zen. Iosu Etxeberria 37.a izan zen eta Ailetz Lasa 49.a. Cantabria probako talde onena izan zen eta Nafarroa 7.a.