Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketa antolatu du hirugarrenez.Film laburren bidez euskaraz bizitzeko nahia irudikatzea da lehiaketa honen helburua. Horretarako, filmean ondoko ideietakoren bat garatu beharko da: herritarrei euskaraz bizitzeko arrazoiak eskaintzea; euskaraz bizitzeko pairatu behar diren egoerak agerian uztea edota sortzen duten egonezina islatzea; euskaraz bizitzea erabaki dutenen adorea eta jasotzen duten elkartasuna adieraztea edota sortzen eta jasotzen dituzten estimulu positiboak erakustea eta, azkenik, etorkizuna irabazteko Euskaraz bizi nahi dut pentsamendua iraultzailea dela azpimarratzea.
Lanak irailaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira. Kontseiluak film-laburrak zabaltzeko eskubidea gordeko du. Hala, 10 lan onenak Donostiako Zinemaldian emanen dira. Sail profesionalean eta amateurrean hiruna sari banatuko dira zinema jaialdiaren baitan.
Informazioa:
www.euskarazbizinahidut.org