Baditugu txapeldunak

Guaixe 2014ko uztailaren 10a

Laura-Leirek eta Edurne-Vanesak irabazi dute Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubarekin antolatutako Sakanako Emakumeen VII. Frontenis Txapelketan 8 bikote lehiatu dira, 4 bikote bigarren mailan eta beste 4 lehen mailan. Hasierako ligaxka jokatu eta gero, finalerdien txanda iritsi zen, eta ostiralean final handiak jokatu ziren Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan. Partida lehiatu eta ikusgarriak jokatu ziren eta giro paregabea izan zen. Final oso estuan, bigarren mailako txapeldunak Laura eta Leire izan dira eta lehen mailakoak, alde gehiagorekin, Edurne eta Vanesa.  

Finalen emaitzak
2. maila
Ane-Uxue 27 / Laura-Leire 30
1. maila
Edurne-Vanesa 30 / Yanira-Saioa 19