Nekazaritza Politika Baturako 6.332,76 hektarea

Guaixe 2014ko uztailaren 10a

Azalera gehiena, %91,75, abereen bazkarako bideratua dago.

Sakandarrek Europako Nekazaritza Politika Bateraturako (NPB) 6.332,76 hektarea aitortu dituzte, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentutik jakinarazi digutenez.

Eskaera gehien, %66,19 (4.191,95 hektarea), abereen bazkarako bideratutako 5 urte edo gehiago dituzten larre iraunkorren jabeek egin dituzte. Abereendako bazka-laboreak ereindako hektarea kopurua da Europarako aitortu den bigarren sail handiena, %25,56 (1.618,75 hektarea). Azaleren tamainagatik gainontzeko laboreen kopuruak askoz txikiagoak dira: artoa %2,97 (188,39 hektarea); garia %2,54 (160,92 hektarea); garagarra %1,48 (93,9 hektarea); artoa %0,92 (58,44 hektarea); baba %0,23 (14,71 hektarea) eta 5 urte baino gutxiago dituzten larre iraunkorrak %0,09 (5,7 hektarea).

Arakil eta Uharte Arakil dira mila hektareatik gora deklaratu dituzten herri bakarrak. Ergoeina 100era gelditu da eta bide erdian Etxarri Aranatz. Irurtzun da 100 hektarea deklaratzera iritsi ez den Sakanako herri bakarra.

  Garia Garagarra Oloa Artoa Baba Bazka-laboreak Larre-5 Larre+5 Guztira
Arakil 90,27 58,92 37,67 68 9,06 622,2 4,58 939,73 1.830,43
Irurtzun 0 0 0 0 0 13,47 0 69,14 82,61
Irañeta 0 14,38 0 15,12 0 83,85 0  112,43 225,78
Uharte Arakil 4,88 3,62 4,5  45,95 0 284,98  0  720,62 1.064,55
Arruazu 10,48 5,11 1,81 35,01  0 23,27  0  57,52 133,2 
Lakuntza 5,79 0 2,34  12,54  0 69,21  0 159,56  249,44
Arbizu 12,48  0 0 5,38  3,61  97,32  0,32  125,16  244,27 
Ergoiena 24,89 0 0 0,14  0,04  100,14  0 784,25  909,46 
Etxarri Aranatz 0 0 0 5,2  0 271,05  0 277,08  553,33 
Bakaiku 1,63  3,53  3,94  0 0 12,33 0 110,2   131,63
Iturmendi  10,5 8,34  8,18  0 2 17,9  0,8  95,95   143,67
Altsasu 0 0 0 0 0 13,17  0 255,7  268,87 
Olatzagutia  0 0 0 1,05  0 3,37  0 181,21  185,63 
Ziordia  0 0 0 0 0 6,49  0 303,4  309,89 
Guztira  160,92  %2,54  93,9  %1,48
58,44  %0,92 

 188,39  %2,97

14,71   %0,23
 1.618,75   %25.56  5,7  %0,09  4.191,95  %66.19  6.332,76 %100

*Urdiaingo daturik ez dute eman.