Gaur jokatuko da Sanferminetako Binakako finala, 22:15ean (ETB1). Tamalez, ez dugu ordezkari sakandarrik izango. Ezkurdiak eta Barriolak 22-21 galdu zuten Xala-Rezustaren kontra eta, ondoren, 22-17 irabazi zieten Berasaluze II.a-Beroizek. Hortaz, txapelketatik kanpo geratu ziren arbizuarra eta leitzarra. Bestalde, Retegi Birekin osatu zuen bikoa Zabaletak. Nahiz eta lehendabiziko partidan Idoate-Albisuri 22-14 irabazi, bigarren lehian 22-6 galdu zuten Olaizola II.aren eta Ladis Galarzaren kontra, txapelketatik kanpo geratuz. Berasaluze II.a-Beroizek eta Olaizola-Galarzak jokatuko dute gaur gaueko Sanferminetako Binakako finala.