Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak futbol campusa antolatzen du udan. Udako oporretan futbolean sakontzeko aukera ematen die neska-mutikoei urtero arrakastaz gauzatzen den futbol campusak. Astelehenean hasi zen lanean lehen txanda. Aurten Uharte Arakilen burutzen ari da. “Aurreko urtean Altsasun izan zen, eta aurten Arakil aldean egin nahi genuen, bertako jendea gehiago animatzeko” adierazi du Mank-eko teknikari Amaia Gerrikagoitiak.
Peio Goikoetxea eta Jokin Lobo dira futbol campuseko monitoreak. Futboleko teknika eta praktika uztartzen dute. Lehen txanda honetan 10-12 urte bitarteko 15 gaztetxo ari dira haien esanak jarraitzen, 9:30etik 14:00etara. Polita da berde-berde dagoen Uharte Arakilgo futbol zelaian guztiak lanean ikustea. Futbolean aritzeaz gain, Zamartze aldera txangoren bat egiteko asmoa dute, eta, eguraldiak laguntzen badu, igerilekuetan freskatuko dira.
Partaideak
Oier Gastesi Serrano, Jose Luis Martin Rosa, Angel Bergara Fresneda, Jon Navarro Fresneda, Iker Ramos Alvarez, Ayrton Santander Alonso, Gaizka Martin Valez, Daniel Vincent Arguelles Ortega, Joanes Mikeo Erasun, Markel Cestau Aizpun, Josu Serrano Echeverria, Andoni Razkin Beraza, Nerea Arellano Zudaire, Maider Granizo Candelas eta Unai Irigoien.