Garagarrilak ere langabeziaren beherako joerari eutsi dio eta badira bost hilabete joera horrekin. Maiatzean baino 135 sakandar gutxiago zeuden izena emanda Nafarroako Enplegu Zerbitzuan. Haietatik %54,63 emakumezkoak ziren (844 eta 70 gutxiago). Gizonezkoak, berriz, %45,37 ziren (701 eta 65 gutxiago). Adinari dagokionez, garagarzaro akaberan langabe gehienek %47,44 45 urte edo gehiago zituzten (733, 19 gutxiago). 25 eta 44 urte artean zituzten langabeen %42,52 (657, 64 gutxiago). Eta 25 urte baino gazteagoak ziren lan bila zeudenen %10,03 (155, 52 gutxiago). Sakanan Nafarroako langabeziaren %3,22 genuen pasa den hilean (herrialdearen %3,22 populazioa gara).
Sektoreak
Sakandar gehienen lan eskaerak zerbitzuen arloan pilatzen dira %56,7 (876, 103 gutxiago). Industrian lan egiteko eskaerak %27,64 , dira (427, 11 gutxiago). Eraikuntzan aritzeko prest daudenen eskaerak %7,38 dira (114, 3 gutxiago). Lehen sektorean, berriz, %2,01 ariko litzateke (31, 1 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarrak %6,28 dira (97, 17 gutxiago).
Urte hasierarekin alderatuta
Urte hasierako eta urte erdiko datuak alderatuz gero 225 langabetu gutxiago ikusiko ditugu zerrendetan; 197 gizonezko eta 28 emakumezko gutxiago. Adinari dagokionez, jaitsiera handiena 25 eta 44 urte dituztenen artean eman da, 152 langabe gutxiago baitaude. 45 urte edo gehiago dituztenak eta lana opatu dutenak urte hasierarekin alderatuz 58 dira. Azkenik, 25 urte baino gutxiagokoen zerrenda 15 pertsonetan murriztu da soilik.
Sektoreka, aldiz, urte hasierarekin alderatuta garagarrila akaberan jaitsiera handiena industrian eman da, 104 sakandar zerrendatik atera ondoren. Zerbitzuen arloa atzetik zuen, 87 langabe gutxiagorekin. Eraikuntzan 26 izan dira. Bakarra abeltzaintzan eta aurretik lanik egin ez zuten eta lana estreinakoz opatu zutenen artean 7 langabe gutxiago daude.
Kontratazioak
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera urteko aurreneko sei hilabeteetan 3.484 kontratu sinatu dira Sakanan. Haietatik %56,19k (1.958) gizonezkoen sinadura dute eta gainontzeko %43,8 (1.526) emakumezkoenak. Aurreneko seihilekoan kontratazioaren hasieratik mugagabe izan diren kontratuak %2,89 (101) izan ziren. Gehienak, %95,29 (3.320) hasieratik aldi baterako kontratuak izan ziren. Azkenik, mugagabe bihurtu diren kontratuak %1,75 (61) izan ziren.
Langabezia herrika
Herria Langabetuak Aldea
Arakil 51 -15
Irurtzun 158 -31
Irañeta 3 -6
Uharte Arakil 51 -11
Arruazu 2 0
Lakuntza 75 -6
Arbizu 72 -6
Ergoiena 13 +1
Etxarri Aranatz 144 -17
Bakaiku 18 -2
Iturmendi 20 -1
Urdiain 32 0
Altsasu 786 -28
Olatzagutia 123 -12
Ziordia 27 -1
Sakana 1.545 -135