Etorkizuneko 20 triatleta

Guaixe 2014ko uztailaren 17a

Udako Triatloi Campusa martxan da

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Sakana Triatloi Taldearen eta Atabo S.L.-ren laguntzarekin, 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilendako triatloi campusa antolatu du. Campusa astelehenean hasi zen eta uztailaren 25era bitartean, 20 neska-mutiko murgilduko dira igeriketa, txirrindularitza eta korrika biltzen dituen triatloian. Campusa Altsasuko Zelandi kiroldegian gauzatzen ari da, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo eta Urko Berdud dira triatloi campuseko begiraleak. Jokoen bidez, atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza kirolen teoria eta praktika landuko dituzte. Mank-eko teknikari Amaia Gerrikagoitia kontentu dago campusak izandako erantzunarekin. “Partaide batzuk beste urtetan aritu izan dira, baina beste asko berriak dira. 20 neska-mutikok eman dute izena campusean eta pozik gaude” dio teknikariak.

Triatloi campusean dabiltzan partaideetako asko larunbatean Urdiainen jokatuko den XIII. Sakanako Haur Triatloian arituko dira.

Partaideak
Xabier Borrega Arnedo, Oihane Lakuntza Zelaia, Hegoi Lakuntza Zelaia, Unai Villalobos Hernaz, Ander Villalobos Hernaz, Oier Berastegi Fernandez de Garaialde y Lazkano, Javier Diaz Celaya, Ane Gil Aldasoro, Maitane Anton Elizalde, Eider Tiscar Lopez, Ekain Alegre Gil, Aritz Oiarbide Erdozia, Iker Mintegi Claver, Euken Perez Aristizabal, Ibai Perez Aristizabal, Mikel Izarra Perez de Villareal, Eneko Diaz De Garaio Korres, Alain Razkin Andueza, Gorka Diaz Diego eta Ainhoa Etxaiz San Roman.