Historiaren txanda Sakanako Uda-Ikastaroetan

Guaixe 2014ko uztailaren 21a

Saioak bihar, etzi eta igandean izanen dira. Nekazaritza birsortzaileari buruzkoa, berriz, larunbaterako iragarri du Sakantzen Sareak.

Sakantzen Sareak bigarren urtez antolatu ditu, sakandarrei prestakuntza eskaintzeko eta ibarreko ekimen berriez informatzeko helburuz

Sakanako Uda-Ikastaroa prestakuntza saioen barruan, Sakantzen Sareak Ezpilleta elkartearekin batera prestatu duen ibarreko historiari buruzko ikastaroa hasiko da bihar. Elkarte sortu berriaren bidez Sakanako historiaren hainbat arlo ezagutzeko aukera izanen da.


Egitaraua
Garilak 22, asteartea. 18:00etatik 20:30era.
XIV. mendeko Erdi Aroko populaketa. Publikoaren eta pribatuaren arteko ezberdintasunak historiaren bitartez.
Irakasleak: Mikel Markotegi Ijurko, (Ezpilleta elkarteko kidea) eta Francisco Javier Castro (Historiagilea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia saileko kidea).

Garilak 23, asteartea. 18:00etatik 20:30era.
Euskal Herriko bide erromanikoa. Megalitismoa, artzaintza eta historiaurreko ustiapenak.
Irakasleak: Oihan Mendo Goñi (Arkeologoa) eta Pedro Arrese Villanueva: Institutuko Historia Irakaslea.

Garilak 27, igandea. 10:00etatik 13:30era.
Agiregi jendez hustutako herrixka eta Gordetxeko trikuharrien ibilbidea.
Irakasleak: Mikel Markotegi Ijurko, (Ezpilleta elkarteko kidea).


Izena ematea
sakantzensarea@gmail.com helbidera idatziz eta 685 75 90 56 telefonora hots eginez. Toki mugatuak daude.


Elkarlan gehiago
Sakantzen Sareak Mandoibai elkartearekin batera nekazaritza birsortzaileko teknikak erakusteko ikastaroa antolatu du. Lurra lehengoratzen laguntzen duen nekazaritza mota hori lur eremuan aplikatuz, ura denbora luzeagoan gordetzea lortzen da, bertako mikroizakien osasuna hobetu eta lurzorutik datorren karbono dioxido isurketa gelditzen du. Larunbatean izanen da ikastaroa, 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara Etxarriko Udaletxean kedada. Ondoren Mandoibai dermioko herri baratzean. Gipuzkoako Ximaurpila elkartea eta Euskal Herriko Nekazaritza Birsortzailea Sustatzeko taldea.

Pasa den astelehenean hasi ziren Sakantzen Sarearen Uda-Ikastaroak. Dozena erdi bat ikasle web gune baten instalazio eta moldaketa azkarrean trebatu ziren Galder Gonzalez Larrañaga irakaslearekin. Ostiral eta larunbatean, berriz, komunikazioari buruzko ikastaroan hamar ikasle izan ziren Itziar Amunategi Barandika irakaslearekin.