Munarriz 6.a eta Jimenez 11.a Collaradan

Guaixe 2014ko uztailaren 21a

Aritz Munarriz.

17 km-ko proban 2016 metroko desnibela gainditu behar izan zuten

Igandean Pirinioetako Villanuan antolatutako 2KV Collarada mendi lasterketa jokatu zen. 17 km-ko proba zen, baina distantzia labur horretan gainditu beharreko maldak, ikusgarriak, 2016 metroko desnibela positiboa baitzuen probak. Finean, Villanuatik abiatuta Collaradako gailurreraino (2050 m) igotzea eta jaistea zen kontua.

838 korrikalari zeuden izena emanda eta David Prades izan zen garailea (2:12:50). Sakana Bizirik taldeko Aritz Munarriz eta Fidel Jimenez Fiti etxarriarrek lan bikaina egin zuten. Munarriz 6.a izan zen helmugan (2:27:20) eta Fiti 11.a (2:38:50). Goierriko 2 Handietan erretiratu izan beharraren zapore txarra kendu zuela onartu du Munarrizek. Bestalde, Jose Antonio Salgado beterano altsasuarrak sasoi betean jarraitzen duela erakutsi zuen. Beteranoen artean 3.a izan zen (3:05.20). Zorionak guztioi.

Katarain zortzigarrena Lasturren
Larunbatean Lasaturko Mendi Lasterketa jokatu zen, 12 km eta 630 metro desnibel positiboko proba. Imanol Larrañaga azkoitiarra (1:04:02) eta Nerea Amilibia aiatarra (1:18:48) izan ziren txapeldunak. Beñat Katarain gazte lakuntzarrak lan ona egin zuen eta zortzigarrena iritsi zen helmugara (1:08:58).