Ekomartxa, Olatzagutia eta Altsasu aretan

Guaixe 2014ko uztailaren 23a

Ekologistak Martxan erakundeak antolatutako ekomartxa atzo Sakanara iritsi zen.

Fracking-aren edo haustura hidraulikoaren kontra egiten dute protesta txirrindulariek. Bidean tokian tokiko borroka ekologisten berri jasotzen dute, baita ekimen berritzaileen berri ere. Atzo porlandegiaren errausketa egitasmoaren kontra protesta egin zuten. Gaur atez ateko bilketa sistema ezagutuko dute, baita AHT eta argindar linearenegitasmoak zertan diren ere. Sakana zeharkatuz Iruñeko bidean izanen da, Etxarrin, Uharten, Irañetan eta Irurtzunen eginen dituzten geldialdiekin.