Futbol campuseko 2. txandakoak lanean

Guaixe 2014ko uztailaren 23a

Bigarren txandan parte hartzen ari diren gaztetxoak.

13 eta 15 urte bitarteko 19 gaztetxo dabiltza futbolean murgiltzen

Mank-eko kirol zerbitzuak hainbat entitateen laguntzarekin antolatutako futbol campusak aurrera jarraitzen du. Aurreko astean 10 eta 12 urte bitarteko 15 gaztetxok parte hartu zuten campusean eta aste honetan 13 eta 15 urte bitarteko 19 gaztetxoen txanda da. Astean zehar egunero-egunero 9:30etik 14:00etara murgilduko dira futbolean, Peio Goikoetxea eta Jokin Lobo monitoreen esanetara.

Uharte Arakilgo futbol zelaian burutzen ari da aurten campusa. Monitoreek futboleko teknika eta praktika uztartzen dituzte ikasleekin, baina, horretaz aparte, Aralarrera txangoren bat egiteko aukera izanen dute eta entrenamenduak despeditu ondoren Uharte Arakilgo igerilekuetan freskatuko dira.

2. txandako partaideak
Eder Zuñiga Ieregi, Axular Jaka Sarasola, Selma Larabas Said, Ekai Urkijo Nuñez, Jonan Zelaia Jimeno, Gorka Ansa Claver, Julen Goikoetxea Selva, Hasier Galarza Pozueta, Eneko Vera Sainz, Tasio Merchan Fernandez, Mikel Arellano Zudaire, Unai Alaba Gracia, Mikel Apaolaza Mendia, Aitor Flores Cantero, Haritz Goikoetxea Flores, Urko Maxim Izagirre Otsoa, Manex Goikoetxea Presa, Ander Agirre Santano eta Xabier Claver Ruiz de Eguino.