Aspek eta Asegarcek abuztuaren 5ean Gasteizen hasiko diren Andre Maria Zuria jaietako torneoa aurkeztu zuten atzo. Lau jaialdi izango dira Gasteizen: hiru jaialditan Binakako Torneoa jokatuko da eta beste jaialdian ardoaren desafioa.
Lau bikotek hartuko dute parte Binakakoan: Irujo-Merino II.a, Xala-Zubieta, Berasaluze II.a-Albisu eta Olaizola II.a-Beroiz. Atzera ere Xalarekin osatuko du bikotea Aitor Zubietak, eta lehenengo finalerdian Irujo-Merino II.a izanen dituzte aurkari, agorrilaren 5ean, gauean. Irabazlea abuztuaren 8ko finalerako sailkatuko da. Beste finalerdia Bersaluze II.a-Albisuk eta Olaizola II.a-Beroizek jokatuko dute.
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak ardoaren desafioan parte hartuko dute. Aspe eta Asegarceren kontrako hiru partida jokatuko dira desafioan, abuztuaren 9an. Lau t´erdian Joseba Ezkurdiak Saralegi izanen du aurkari. Bainakan Titin III.arekin osatuko du bikoa Zabaletak, Bengoetxea eta Aretxabaletaren kontra. Eta, buruz buru, Arretxe II.a eta Rezusta lehiatuko dira.
Zabaleta eta Titin Xala eta Barriolaren kontra Errenterian
Gaur pilota jaialdi polita antolatu dute Madalena festetan murgildua dagoen Errenterian. Jose Javier Zabaleta atzelari etxarrendarrak Titinekin osatuko du bikotea, Xalaren eta Barriolaren kontra jokatzeko.