Udaldiko oporretan gaude bete-betean, eta festak nonahi ditugu Sakanan. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateetako prebentzio programetan ari garenon ustez, une garrantzitsua da oraingoa toxikologiaren eta auzitegiko medikuntzaren institutuak egindako azken ikerketaren berri emateko. Izan ere, ikerketaren datu batzuek aukera emanen digute gogoeta egiteko eta, nola ez, drogak kontsumitzerakoan behar bezalako portaera izateko (gidatzerakoan, adibidez).
2013ko azken ikerketa horrek, trafiko istripuetan izandako hildakoen toxikologiari buruzkoak, erakusten du trafiko istripuetan izandako 784 biktimaren gainean hartutako laginetik, 557 gidariak izan zirela. Hil ziren gidari horien %43,09k positibo eman zuen, odolean alkohola, beste droga batzuk edo psikofarmakoak kontsumitzeagatik. Beste datu bat nabarmendu behar da ikerketa horretan. Aurreko urteetan konparazioz jasotako datuei dagokienez, honako hauek izan ziren drogetan positibo eman zuten hildakoen buruzko emaitzak:
Psikofarmakoak 2012an: %13,49
Psikofarmakoak 2013an: %14,36
Beste sustantzia batzuk 2012an: %12,68
Beste sustantzia batzuk 2013an: %15,26
Alkohola 2012an: %35,12
Alkohola 2013an: %28,90
Emaitzen arabera, 2013an beste droga batzuk eta psikofarmakoak kontsumitzeagatik hildako gehiago egon ziren 2012an baino. Alkoholari dagokionez, 2013an gutxiago egon ziren 2012an baino.
Toxikoetan positibo eman zutenen txostenak erakusten ditu bakarrik edo beste droga batzuekin batera hartzeagatik honako emaitza hauek egon zirela:
Kokaina: %55,3
Cannabisa: %43,5
Morfinatik eratorritako opiazeoak: %16,5
Anfetaminak eta horri lotuak: %4,7
Ketamina: %2,3