Ekomartxak Sakana zeharkatu du

Guaixe 2014ko uztailaren 23a

Sakana zeharkatuz Ekomartxako parte-hartzaileek Iruñeko bidea hartu dute gaur.

Bidean atez ateko hondakin bilketa sistemaren berri izan dute martxistek Etxarrin eta Irañetako Urruntzure iturburuan atseden hartu dute. AHTren eta goi tentsioko argindar linearen aurkako borrokak zertan diren ere azaldu diete beste bi geldialditan.