Aralarko aingerua laguntxo koadrila handitzen ari da

Guaixe 2014ko uztailaren 24a

Haur ugari aurkeztu zizkioten aingeruari. Argazkia, Nerea Mazkiaran.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiaren gonbiteari segituz, igandean hainbat guraso eta aiton-amona euren seme-alaba eta ilobekin agertu zen santutegian. 70 bat ume eta haur elkartu ziren. Meza nagusian Aralarko aingeruaren aurrean aurkeztu zituzten eta akaberan haren bedeinkapena jaso zuten, goiangeruaren adiskide bihurtuz.

40 baten gurasoek aldez aurretik izena emana zuten eta haiek izan ziren igandean bertan kofradeen eskutik pergaminoa jaso zutenak. Gainontzekoek egun batzuk itxaron beharko dute. Idatzian aingeruaren eta umearen arteko adiskidetasunaren berri ematen da eta aingeruak pertsona bizi guztian zaintzeko eskatzen da.