60 urte baino gehiago dugunok eta gerraren ondoren jaio garenak (1948) ezin dugu sinetsi Israel Palestinako herriarekin egiten ari dena. Nire osaba Jose Carrreño Saez, milaka errepublikar bezala Frantzian exiliatua, nazien eskutan gelditzeko zoritxarra izan zuen. 1940an, 22 urterekin, deportatua izan zen, lehenik Buchenwaldera eta gero Mathaussen-Gusen exterminio eremura. 5 urtez infernu hartan biziraun zuen.
Stalagaren arabera bi preso zenbaki izan zituen: 14058 eta betirakoa, 45371, suz grabatua. Hellinen (Albacete) jaio zen 1918an eta 93 urte zituela Puteauxen hil zen (2011). Hellinen eta Altsasun bisitatzen gintuenean Heriotza Zelaietako istorioak kontatzen zizkigun: emakume eta haurrak dutxetan sartu eta sekula ez zituela bizirik ateratzen ikusten, bizitzan hilda zeuden deportatuei heriotzara arte emandako jipoiak, Hartheimgo gazteluan haurrekin, emakumeekin eta adinduekin egindako esperimentuak eta abar.
Bere iloba naizen honek uste du eremu haietatik pasa ziren deportatuak, hil zirenak eta bizi iraun zutenak, horiek infernuan egon ziren. Gaur sinestezina dirudi, 6 milioi judu exterminatu ondoren eta egoera haietan pasatutako okerrenarekin: Palestinako herria txikitzeko balorea izatea; defentsarik gabeko zibilen kontra gerrako makineria handia erabiltzea, iragan hurbilari begiratu gabe eta, gainera, amorru lotsagarriz; lurrak kolonizatzen eta eremuak horma izugarriekin banatuz.
Zentzugabekeria eta beharrik gabeko hilketa horiek herri juduari ondorioak ekarriko dizkiotela uste dut. Mundu honetan ez dago inor soberan eta, gutxienez bakean bizi ahal izateko, elkar ulertzera behartuta gaude. Hitz egin ezazue, konponbidea bila ezazue eta, batez ere, nazioarteak ez dezala beste aldera begiratu eta betearaz ditzala giza eskubideak. Gerrarik ez.