Ingurumen Departamentuak pasa den ostegunean bederatzi Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) berriren eta haien kudeaketa planen berri eman zuen. Euren landaretza eta faunagatik NAfarroako aniztasun biologikoaren adierazle dira babestu diren eremu horiek. Aurretik Nafarroan beste 10 KBE zeuden, horien artean Urbasa-Andia natur parkea dago.
Jose Javier Esparza kontseilariak aurreratu zuenez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena onesteko zain dago Aralar mendia, “aurki eginen dugu”. Dagoeneko Interes Komunitarioko Lekua izendapena du Aralarrek eta Natura 2000 sarearen barruan dago. Azken hori Europan naturaren kontserbaziorako tresna nagusia da.