Igandean Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen Elizondon. 9 aizkolari lehiatu ziren, 3 txandatan. Aizkolari bakoitzak 2 kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bat moztu behar zituen. Iker Vicente izan zen azkarrena (6:49), Mieltxo Mindegia (6:55) eta Aitor Senosiain 7:19) aizkolarien aurretik. Asier Pellejero izan zen laugarrena (7:54) eta Goizeder Beltza etxarriarra bosgarrena (8:05). Bostok azaroaren 14an Donezteben jokatuko den final handian egoteko txartela lortu zuten. Juanjo Erdozia etxarriarra 6.a izan zen (8:08), Eneko Saralegi 7.a (8:31), Jesus Etxeberria 8.a (9:04) eta Iban Resano dorrobarra 9.a (9:17). Raul Castrok txapelketan parte ez hartzea erabaki zuenez, maila galdu du.