Extremera Nafarroako PPren kudeaketa batzordean

Guaixe 2014ko uztailaren 30a

Nafarroako PPko presidente zen Enrique Martinde Marcosek dimisioa eman ondoren alderdiko estatuko buruek Nafarroako zuzendaritza baliogabetzea eta berria eratzea erabaki zuten. Horretarako, popular nafarrek bilera egin zuten atzo, kudeaketa batzordea osatzeko. Pablo Zalba europarlamentarioa da batzordeko buru eta harekin batera popularren Nafarroako kargu publiko nagusiak daude. Kudeaketa batzordeko 39 kideen artean dago Juan Antonio Extremera Apestegia, PPko Sakanako Eskualde Batzordeko burua eta Etxarri Aranatzen zinegotzia dena. Batzordearen egitekoa zuzendaritza eta buru berria aukeratzea izanen da, besteak beste.