Gerrarik ez diozu. Palestinan ez da gerrarik. 1948. urtetik txikizioa gertatzen ari da. Genozidioa. 1948. urtetik Nazio Batuek Israeleko estatua Palestinar lurretan sortzea erabaki zutenetik, Israelek egunero etengabeko suntsitze batean jarduten da. Egunero hilketak eragiten ditu, Palestinarren giza eskubiderik oinarrizkoenak ere zanpatzen ditu. Guztia, nazioarteko legedia apurtuz, nazioarteak berak, beste aldera begiratzen duen bitartean.
Palestina munduko espetxerik erraldoiena da. Harresiz inguratua dago. Bertara sartu zein ateratzeko, Israelek eman behar du baimena. Israelek kontrolatzen ditu Palestinako ur, gas eta argindar hornidurak zein ospitaletara iristen diren medikamentuak. Blokeo zorrotz bat indarrean dauka Palestinan. Berak nahi duenean, Palestinara ez da ez ur, ez gasik, ez argindarrik eta ez medikamenturik iristen.
Horrelako egoerak egunero gertatzen dira. Zertarako direla uste duzu komunikabideetan erakusten dizkiguten tunelak? Israelek dioen bezala terroristek eraikitako horiek? Bizitza gutxieneko baldintzetan aurrera eramateko beharrezko baliabideak eskuratzeko. Blokeoa gainditzeko tresna dira.
Israel erasoan da eta Palestina dagokiona defendatzen, hori besterik ez. Batzuek “terrorismo” deitzen diote. Nik aldiz, askatasunerantz Palestinar herriaren borroka zilegia eta duina.
Doazela lerro hauen bitartez Palestinarren borrokarekiko nire miresmenik handiena eta elkartasuna ere. GORA PALESTINA ASKATUTA!