Zigorra herriko tabernen auzian

Guaixe 2014ko uzt. 31a, 12:41
Hasieran hiru sakandar zeuden auzipetuak, baina fiskaltzak Joseba Garmendia ateratzea eskatu zuen.

Epaiari helegitea iragarri du defentsak eta hura irmo izan arte ez da epaiko neurririk hartuko.

Duela 12 urte eta 3 hilabete zabaldutako auzi baten epaia atzo jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. 35/02 auzia edo herriko tabernen epaia eman zuen atzo, ezker abertzaleko 20 kideri espetxe zigorra ezarriz eta 103 herriko tabernen konfiskazio agindua emanez. Defentsak dagoeneko iragarri du Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarriko duela.

Epaileek HBko eta Batasunako zortzi kideri “ETAren fronte instituzionala” osatzea eta, beraz, ETAko kide izatea. Hiru urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazio zigorra jaso dutenen artean Juan Cruz Aldasoro dago. Etxarriarrak dagoeneko bi urte eta bost urteko espetxealdia egina du eta epaia irmoa balitz zazpi hilabeteko espetxe zigorra bete beharko luke.

Epaiketa berean, herriko tabernen zatiko auzipetuei ETAri laguntzea egotzi diete. Epaiaren arabera, elkarte horiek “ETAren egitura” finantzatzen zuten. Horregatik, urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorra eta 4 urteko inhabilitazioa ezarri die dozena bat auzipeturi. Jaione Intxaurraga urdiaindarra da zigor hori ezarri diotenetako bat. Intxaurragak bi urte eman zituen behin behineko espetxealdian. Bestalde, epaiaren 103 herriko taberna Espainiako estatuaren eskura pasako lirateke. Horien artean dago Altsasuko Herria Eginez elkartea.