Sakatxartela Asteburua izan zen aurrekoa. Beleixeguaixe Txartela duten guztiek euren erosketak egiterakoan txartela erakuste hutsarekin bi sari ederren zozketan sartu ziren. Hainbat izan ziren txartelaren abantailak baliatu zituztenak eta, aldi berean, zozketan sartzeko aukera eskuratu zutenak. Haien artean bi sari eder zozketatu zituen Bierrik fundazioak hirugarren Sakatxartela Asteburuan.
Lehen saria Lakuntzako Susana Arregirendako izan da. Errotainek eskainitako bi zaldi ibilaldi eta Otzaurteko bentan bi lagunendako bazkaria irabazi ditu. Bigarren saria, berriz, Altsasuko Erkuden Goikoetxeak eskuratu du. Erein argitaletxearen liburu lotea eta norbaiti oparitzeko Beleixeguaixe Txartel (urte bateko epemuga du) bat eskuratu ditu.
Txartelaz
Urte guztian Sakanako 80 establezimendutan baino gehiagotan deskontuak eta abantailak eskaintzen dizkio Beleixeguaixe Txartelak bere erabiltzaileei. Gainera, bi hilero egiten diren Sakatxartela Asteburuko sariak eskuratzeko aukera dute txartelak. Eta hori gutxi balitz, txartela dutenen artean ere hilero sariak zozketatzen dira.
Beleixeguaixe Txartelak bere izenean dioen moduan, Sakanako euskarazko hedabideak laguntzeko sortutako txartel bat da: Guaixe astekaria eta Beleixe Irratia. Bierrik fundazioak sustatzen du txartela. Urtean 50 euroren truke eskuratu daiteke. Ordaindutako horretatik %25, gainera, errenta aitorpenean itzuli egiten zaio txarteladunari.
Hurrengo Sakatxartela Asteburuak
Irailaren 26tik 28ra
Azaroaren 28tik 30era