Asteartean lehertuko da festa Gasteizen, Zeledonen jaitsierarekin. Pilotazaleek ere izanen dute non gozatu Andre Maria Zuria jaietan. Aitor Zubietak Xalarekin osatuko du bikoa Binakakoan aritzeko. Oraindik mina hartuta dagoen Irujo ordezkatuko duen Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Merino izanen dituzte aurkari, astearte gauean, 22:15ean. Irabazlea abuztuaren 8ko finalerako sailkatuko da (22:15ean, ETB1). Beste finalerdia Berasaluze II.a-Albisuk eta Olaizola II.a-Beroizek jokatuko dute.
Ardoaren desafioan ariko dira Zabaleta eta Ezkurdia, abuztuaren 9an, larunbatean, 17:00etan. Lau t´erdian Joseba Ezkurdiak Saralegi izanen du aurkari. Binaka Titin III.arekin osatuko du bikoa Zabaletak, Bengoetxea eta Aretxabaletaren kontra.