Ikasturte berriko eskola garraiorako diru-laguntza eskaera epea ixtear

Guaixe 2014ko irailaren 1a

Ostiralera arteko epea dute interesatuek Arakilgo eta Irurtzun udaletxeetan eskaerak aurkezteko.

Derrigorrezko hezkuntzaren ondoren ikasten jarraitzen duten DBHko ikasleei zuzenduta dago eskola garraiorako diru-laguntza deialdia. Biurdana eta J.C. Baroja ikastetxeetara joan edo bestelako ikasketak egiten duten ikasleek eska dezakete udalen diru-laguntza. Aipatu bi ikastetxeen egutegiaren arabera eskainiko da autobus zerbitzua.

Eskola garraiorako diru-laguntzen eskabideak irailaren 5era arte aurkeztu daitezke bi udaletxeetan. Bi udalen web orrietan daude eskabide ereduak eskuragarri. Udalaren eskaera egiteko ezinbestekoa izanen da Hezkuntza Ministerioko eta Nafarroako Gobernuaren bekak eskatzea.