Patxi Ciak San Migel ahalik eta aldi gehienetan igotzea du erronka

Guaixe 2014ko irailaren 2a

Gaur goizeko 10:00etatik hasita, 24 orduko erronka solidarioari ekingo dio AFAN elkartearendako dirua lortzeko

Gaur, irailaren 2an, asteartean, hasiko da Patxi Cia txirrindulariaren erronka solidarioa. Bere helburua 24 ordutan Aralarko San Migel ahalik eta aldi gehienetan igotzea da. Goizeko 10:00etan hasiko da bere lana eta 24 ordu geroago, bihar, hain zuzen ere Espainiako Vuelta bertara igo baino ordu batzuk lehenago bukatuko du egitekoa. Helburua AFAN elkartearendako (Nafarroako Alzehimer Gaixoen Familien Elkartea) dirua lortzea da. Zorte onena opa diogu.