Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak Nafarroako errepide nagusietan eta bigarren mailako errepideetan motorrean egiteko 10 ibilbide prestatu ditu eta, haiei esker, Nafarroako txoko berezienak ezagutarazteko. Webguneak ere turismo-baliabideetan on-line erreserbak egiteko aukera ematen du Navarra Booking erreserben plataforma erabiliz.
Hamar ibilbideetako hiruk Sakana zeharkatzen dute. El Bacalao (185 km) ibilbidea Iruña du abiapuntu eta motor gidariak Arbizu, Lizarrusti, Idiazabal, Altsasu, Urbasa eta Lizarra zeharkatuko dituzte irteera puntura iristeko. El Bebé (171 km) ibilbidearen abiapuntua ere Iruña da. Motorzaleek hari segituz Olague, Ultzama, Doneztebe, Leitza, Lekunberri, Irurtzun eta Muskitz zeharkatuko dituzte Iruñera bueltatzeko. Azkenik, El Tiburon (201 km) ibilbidea dago. Iruñetik abiatuz Belaten barna motorzaleak Donostiara iritsiko dira Leitza eta Irurtzundik barna hiriburura bueltatzeko.
Euskaldunendako ez
Web orrian euskararen arrastorik ez dago.