Sakanako toki-erakundeek gizarte bazterketa bizi duten edo horren arriskuan dauden 33 pertsona kontratatu dituzte. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdia baliatu dute. Toki erakundeek Gizarte Enplegu Babestutaren bidez gizarteratzeko edo lan munduan sartzeko aukerak hobetzeko laguntza behar dituzten pertsonak kontratatu dituzte. Baita gaitasunak hobetu beharra zuten langabeak ere.
Erakundea Kontratatutako pertsonak Diru-laguntza
Arakilgo Udala 4 18.584,64
Irurtzungo Udala 10 46.461,60
Lakuntzako Udala 2 9.292,32
Arbizuko Udala 1 4.646,16
Etxarri Aranazko Udala 4 18.584,64
Burunda mendebaldeko
Gizarte Zerbitzuen Mank 12 55.753,92
Guztira 33 153.323,28