Lau sakandar Espainiako Auzitegi Nazionalerako bidean

Guaixe 2014ko irailaren 4a

Segiko kide izatea egotzita, irailaren 22tik aurrera 28 gazte epaituko dituzte. Haien artean daude Arbizun bizi den Ainara Ladron eta Imanol Salinas olaztiarra. 28ak Libre ekinbidearen barruan elkartasun argazkiak jaso dituzte udan barna, Sakanakoak barne. Bestalde, 22ko epaiketa ez egiteko eskatuz hurrengo egunetan hainbat jarduera izanen direla iragarri dute. Tartean, hilaren 14an, Gernikan eginen den nazio-ekitaldia.

Bestalde, Ekinekin lotuta 2010ean eta 2011n atxilotu zituzten 15 euskal herritarrek Espainiako Auzitegi Nazionalaren auzipetze autoa jaso dute. Javier Gomez Bermudez instrukzio epaileak “erakunde terroristako” kide izatea leporatzen die guztiei. Haien artean daude Joxe Aldasoro eta Patxi Arratibel etxarriarrak. Azken horrek, polizia deklarazioan aztnugal (laguntza alderantziz) idatzi zuen polizia deklarazioan, inkomunikazio egoeraz ohartarazteko. Torturak salatu zituzten.