Asteburuan hasiko da Erregional mailako liga

Guaixe 2014ko irailaren 5a

Etxarrik Arrotxapea izango du arerio eta Mutilberaren kontra jokatuko du Altsasuk

Asteburuan emango zaio hasiera Erregional mailako ligari. Sakanako bi talde lehiatuko dira: Altsasu eta Etxarri Aranatz. Aurreko urtean Lagun Artea B taldearen izenarekin lehiatu ziren ultzamarrak aurten bere izena berreskuratu dute eta Ultzama izenarekin parte hartuko dute.

Lehendabiziko jardunaldian Mutilberaren kontra jokatuko du Altsasuk. Aldiz, Etxarri Aranatzek Arrotxapea hartuko du.

Lagun Artea hurrengo asteburuan
3. mailatik Preferentera jaitsi zen Lakuntzako Lagun Arteak, aldiz, hurrengo asteburuan abiatuko du liga, irailaren 14an. Lagunek Amaya hartuko du, igandean, Lakuntzako Zelai Berrin.